XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sutondoan ere egingo zirean arta-xuriketak, suaren berotasunean askotan.

Arto buruxkak edo txokorrak ere sugarri zireala ez dogu ahaztu behar.

Begira dagigun Lino Akesoloren hiztegian Lokotx berban:
Garia ondo aprobetxatzen badaki jendeak; bañan artoarekin ez du berdin jokatzen, Artalea jaso, ta lokotxak eta zuztarrak sua egiteko ta kitto. Arantzazuko Egutegia 14-11-1965.

Beraz Asko bezala edo Munduan asko bezala edo Munduan asko den (diren) bezala lako folmulei bizkaierako eran jarri ezkero Munduan asko le(ge)z honi ganeratzen bajako arto koskorrez edo koskolez 17 Ikus, besteak beste, J.M. BARANDIRARAN, 24 or. halako hurbiltasun haundi bat somatzen da.

Lafittek emondako formulan ere hurbiltasun bera somatzen dogu.

Ipuin hasierako formularik politenetarikoa dogu ezpairik bage: Saski huntan zazpi arto-buru gelditzen baitira, etxe batean baziren zazpi anaia.

Bizkaiko ipuin hasiera eta Lafittek emoten deuskunak, bi-biak, artaburuak aitatzen deuskuez, kontatzailearen eta entzuleen eskumendean egon eitekezanak.

Ipuin barruan ere inoz aitatzen deuskue arto-konturik, hona hemen zelan hasten dan Gizon pobre baten ixtorioa.

Gizon pobre-pobre batek bazuen anai arras aberats bat, eta arto buruschkak bildu zituen pobre harek, eta gan zen bere anaia aberatsaren ganat eian gaitzina prestatuko zion bere arto buruchken negurtzeko 2 or.

Beste ipuin batzuetako pertsonaiak, kontatzaile eta entzuleen egoera bardintsuan egon daitekez:.

Etxhe batean, baziren hiru neskatcha; hiruak iruten haritzen ziren.